| |
|
Toki-Alai ikastetxeak eskaintzen dituen zerbitzuen artean, jangela da nagusietariko bat. Ikasleen arteko bi heren gelditzen da eguerdian ikastetxean bazkaltzen. Eguerdian mintzo proiektuaren bitartez, Hezkuntza Proiektuak eta Hizkuntza Normalkuntza Proiektuak diotena betetzen saiatzen gara. Izan ere eguerdiko ordu horretan euskara erabilera maila txikia antzeman dugu, eta igotzea dugu helburu.
Horretarako, hizkuntzaren erabilerari garrantzia emateaz gain, patio eta mahai jokoak, bideo emanaldiak edota ETB ikusteko aukera ematen diegu ikasleei, jangelan lan hori burutzeko arduradunak ditugularik.
Arduradun orokorra:Juan Manuel Garcia
|
|