| |
|
2001-02 ikasturtean Informazio eta Komunikaziorako Teknologia Berriei bultzada ematea erabaki genuenetik geldi ezina izan da, arlo horretan, Toki-Alai BHIn hartu dugun martxa.
Ikasle eta irakasleei, betiko baliabideekin batera, berriak eskaintzen dizkiegu urtero (baliabide informatiko berriak, www.tokialai.org web gunea, PREMIA sarea, e-gelak gela digitalak, INIKA kudeaketa akademikorako programa, baliabide digital berriak, ...) eta, horiekin batera baliabide horiek erabiltzeko formazioa ere, Ikastetxean arlo horretako alfabetizazio maila oso anitza izan denez, beti eskaini dugu hastapenerako eta sakontzeko aukera. Aurrekontuetan ere islada izan du urtero horren guztiaren martxan jartzeak.
Oraingoan dinamika horretan jauzi kualitatiboa emateko garai iritsi da eta horregatik Hezkuntza Sailak horretarako aukera eman duenean aurkeztu du proiektu hau.
Bi helburu lortu nahi ditugu ikasturte honetan:
Irakasleen eta eskolaren profila zehaztea, IKT-etan gaur egun dugun errealitatea ezagutu ahal izateko.
Ekintza-plana diseinatu eta aurrera ematea, zehaztuz zer heldutasun teknologiko mailara iritsi nahi den, zer ekintza egin behar diren eta nola gauzatuko diren.
Hori lortzeko behar diren baliabide pertsonalak zein materialak jarriko dugu proiektuaren koordinatzailearen eskura
Arduradun orokorra:Josean Jauregi, Luis Jimenez
Norentzat:Ikasle nahiz irakasleentzat
|
|